Atal, txaplata, petatxu, puska

Bi pailazo, leku bat eta mila aukera.

Erori eta jaiki, korrika egin, haserretu, bakeak egin, maitatu eta gorrotatu, puskatu, osatu, berriz puskatu eta elkarrekin berreraiki.

Dena konpon daitekeelako eta jolasak ez duelako mugarik.

Ada eta Baki pailazoek ez diote haserretzeari beldurrik, beti aurkitzen dutelako elkarrengana itzultzeko bidea.

Adabaki emozioz eta jolasez beteriko, ikuskizun optimista da.

INFORMAZIOA


· Iraupena: 45min.

· Norentzat zuzendua: publiko guztiak

· Antzezlan mota: Areto eta kalea

FITXA TEKNIKOA


· Antzezleak: Odei Arregi eta Israel Cuadrado

· Zuzendaritza eta sormena: Maite Guevara eta BapateanZirko

· Musika: Mariano Hurtado












"Dena konpon daitekeelako eta jolasak ez duelako mugarik"