BESTE PROIEKTUAK


Zilipurdi Zirko Elkartea

“Absurdoaren bidean saitzen denak soilik lortzen du ezinezkoa!”

Zirpurdi zirko elkarteak 15 urte baino gehiago daramatza, Gasteizen zirkolariei topatzeko leku bat eskainiz.

Beti besoak zabalik, profesional zein hasiberrientzako. Zirkoaren aurpegirik atsegin eta sozialena da Zilipurdirena, zirkoarenganako maitasuna, jolasa eta elkarrekin egoteko gogoak nahasten dituzte, entrenamenduetan.

Proiektu indibidualak, kolaborazioak, tailerrak, ikuskizunak, Sorgin gauak…. Zilipurdi zirko elkarteak bihotzez egiten du egiten duen guztia.

Gasteizetik pasatzen diren zirkolari guztientzat ezinbesteko geldialdia da, bihotz haundiko elkarte txiki hau. Izan ere zirkoa familia bihurtzen da batzuetan eta guretzat Ziipurdi da gure zirko familia. Eta oso harro gaude elkarte honetako partaide izateaz.

zil3

atauri art

ATAURIART

Herri txiki baten bihotzean sortutako jaialdi handia da AtauriArt.

BapateanZirkok Arratiandi kultur elkartearekin batera 2011. urtean kale antzerkia Arabako Mendialdera eramateko ideia izan zuten.

Eta ordutik, Ataurik, mendialdeko herri txiki eta ausartak, urtero ospatzen du irailaren hasieran, AtauriArt jaialdia. Bertan herritarrak eta artistak biak dira protagonistak.


BASOTUZ

Proiektu berri batean lanean gabiltz. Momentuz hazia besterik ez den arren. Maite ditugun bi pasioak elkartuz artea eta natura, sortu nahi dugu gure hurrengo abentura.

Momentuz lurra lantzen gabiltz, behatzen, basoak dioena entzuten. Gure hazia ereiteko momentu egokiari itxoiten.

Baina seguru gaude sortuko dena ederra izango dela eta librea udazkeneko ostoaren hegaldia bezain libre eta zoroa!

Beraz egon adi, edozien momentutan jarriko gara eta martxan!

BESTE PROIEKTUAK