TAILERRAK


Zirko tailerrak

Zirkoa guztiontzat, txiki, haundi, lotsati, erraldoi zein nimi├▒oentzat!

Zirko tailerrak antolatzen ditugu, leku eta neurri ezberdinetara egokituak.

Bi motatako tailerrak proposatzen dizkizuegu:

Zirko tailer irekiak, espontaneoak, plaza zirko bihurtu eta bertara hurbiltzen den edonork parte hartzeko modukoak. Malabare eta orekak elkarrekin probatu eta gozatzeko, lotsak alde batera utzita.

Edo talde itxientzako tailerrak, pertsonalagoak, gauzak patxadaz dastatuaz egiteko. Taldearen maila eta gustuetara egokituak.

Esaiguzu zer den nahi duzuna eta bidaliko dizugu zeuretzat eginiko proposamena.

zirko tailerrak

clown

CLOWN TAILERRAK

Pailazoak badu berezkoa duen botere majiko bat, denbora gelditzearena. Pailazoarentzat hemen eta orain gertatzen da dena. Hemen eta orain, ikuslearekin, zurekin.

Jolasa bitarteko, eta sudur gorria lagun, mundua ikusteko eta bizitzeko modu aske baten bila arituko gara. Hemen eta orain, mugarik gabe, begirada konplizez.

Begiradan sakonduko dugu, erritmoan, emozioen adierazpen askean, begiratuak izan eta besteak begiratzean, gertatzen zaiguna sentituz eta berau adieraziz espresatuko gara.

Gure barruan arakatuz ikuslearekin komunikatzeko modu propio bat aurkituko dugu. Kontatu nahi dugun hori guretik kontatzeko.

Hau guztia egiteko clownaren antzez teknika erabiliko dugularik.

Mugituz sortu tailerra

Sormena eta jolasa, ez al dira biak gauza bera? Jolasten dugunean mugarik gabe sortzeko gai gara. Horregatik tailer honen oinarria jolasa izango da eta ardatza gorputza. Mugimenduaren bidez barruan daukagun sentsibilitatea piztuko dugu, sortzeko, irudikatzeko eta pentsateko dugun gaitasuna suspertuz.

Jolasa erabiliko dugu akuilu gisa, gorputza eta espazioa harremantean jarriz, gorputza sentitu eta kontrolatzen ahaleginduko gara. Hau guztia antzerki eta dantzako ariketa sinpleen bidez lortuko dugu.

Animatzen zarete sormenaren zurrunbiloan dantzatzera!!

Umeentzako bereziki prestaturiko tailerra da, helduek ere gozatzen dutena!

mugituzsortu











"Dakiguna elkarbanatu, erakutsiaz ikasi eta elkarrekin gozatu."